sábado, 14 de noviembre de 2015

Bengalako tigrea

Tigre espezie bat da
Marra beltzez osatutako laranja kolore bizikoa da, sabel, hanka barnekaldea eta lepo barnekaldea zuria izanik (marra beltzekin). Mutazio genetiko ezberdinak direla eta, Bengalako tigre zuriak ezagutzen dira (marra beltzekin), baina mutazio genetiko arraroago bat ere badago, "urrezko tigrea" bezala ezagutzen dena, urre koloreduna (marra ia ikusezinekin) delako deitzen zaio horrela, eta mutazio zuri arraroa baino are arraroagoa da.
Tamainari dagokionez, aitzinean pentsatzen zen tigre azpiespezie hau bigarrena zela , baina gaur egungo espeziekin egindako ikerketek iradokitzen dute azpiespezie hau siberiarra baino handiagoa izan daitekela pisuaren aldetik bederen (siberiar tigrea baino baxuagoa delako). Arren kasuan 270-310 zentimetroko luzerara irits daitezke eta horri 85-100 zentimetro bitarteko buztana erantsi behar zaio. Emeen kasuan, luzera 240-265 cm-ra mugatzen da (buztana erantsi gabe). Sorbaldetarainoko altueraren kasuan 90-110 zentimetro (cm) bitartera hel daitezke. India iparraldeko espezimenak handienak dira eta arren batezbesteko pisua 235 kg da, hala ere, 300 kg inguru pisatzen duten tigreak ikusi eta ehizatu dira, 60. hamarkadan 388 kg-ko tigre bat ehizatu omen zen eta gaur egun bere gorpua Smitsonian Institutoan ikusgai dago. Emeen batezbesteko pisua berriz, 140 kg-koa da.

Habitata eta ohiturak

Uraz inguraturiko baso tropikal hezeetan zein sabana erdi lehorretan bizi dira. Bengalako tigrea igerilari eta urpekari trebatua da (Jaguar-a bezala), urzale sutsua izateaz gain ere eta Amerikako katu handi lehengusuak egiten duen bezala, harrapakinak uretan bertan arazorik gabe ehizatzeko gai da, krokodilo arriskutsuak tartean. Gehienbat Asiako Tibet, India, China eta Bangladeshko baso berdeetan bizi da, baina sabana erdi-lehor irekietan ere topa daiteke

Gizakiari eginiko erasoak ere zenbatu eta igarri dira, hainbat kasutan hildakoak eraginez (soilik irtenbiderik gabeko tigre zaurituek edota tigre zahar eta ahulek eginiko erasoengatik).

Informazioa eta argazkiak internetetik aterata

viernes, 13 de noviembre de 2015

miércoles, 11 de noviembre de 2015

Elurreko lehoinabarra

Elurreko Lehoinabarra

Lehoinabarra, leopardoa edo pantera "katu handien" artean txikiena (besteak tigrea, lehoia eta jaguarra dira). Behinola Asiako hegoaldean eta Afrikan bizi ziren, Koreatik Hegoafrikara baina euren habitat galera dela eta, eta batez ere ehiza dela eta orain batez ere Saharaz azpiko Afrikan bizi dira. Pakistan, India, Indotxina, Malasia eta Txinan oraindik talde batzuk badira.

Gorputz erlatiboki luzea eta hanka erlatiboki motzak dituzte, buruhezur luzearekin. Jaguarraren antza du, baina txikiagoa da. Larrua errosetekin josia dago, baina ez dute barnean beste puntu bat, jaguarrek duten bezala. Beltzak diren lehoinabarrek Pantera beltza izena hartzen dute.
Ehiza oportunista erabiltzen dute, habitat aldagarria dute eta 58 kilometro orduko abiadura har dezakete. Ehizatu dezakeen edozein animalia jaten dute.
12 edo 15 urte bizi dira gutxi-gora-behera. Bakarrik bizi da, ugaltzeko momentura arte, non beste sexuko lehoinabar bilatu behar dute. Katuki honek badaki igeri egiten. Arrainak ehizatzeko uretan sartu behar delako.
Lehoinabarraren ugalkortasuna 2-4 kume aldikoa izaten da. Ohitura bereizgarri bat dauka: Zuhaitzak despentsa moduan erabiltzen ditu, hau da, bere harrapakinak zuhaitzetan gordetzen dituzte, horrela janaria bi edo hiru asterako dute eta beste harraparietatik babesten dute.
Lehoinabarra historian zehar, oso erabilgarria izan da gizakiarentzat. Zirkuetan saio asko agin dira katukiekin eta haien artean lehoinabarrak egon dira. Orain dela urte asko, Neanderthalgo gizakiaren garaian, lehoinabarren maurrekoetakoen azala, gizakiaren arropak egiteko erabiltzen ziren.
Baina lehoinabarraren azala zoritxarrez, oraindik erabiltzen da arropak, botak, gerrikoak, etab. egiteko. Gauza hauek egitean animalia hau galtzeko zorian jartzen da.

lunes, 9 de noviembre de 2015

Bilboko berriak


Berriaak!

Gaur kontatuko dizuet berri bat. Beste egunean atera nitzen kalera eta joan ginen Areatzara, hor dago kokatuta parke bat, beherago eskailera batzuk daude La Ria-ren ondoan dago. Baina ikusi genuen egurrezko laberinto handi bat. Laberinto horretan egiten zen leiaketa bat, hasieran ematen dizute papera bat zabor baten argazki batekin eta zu zartzen zara laberintoan eta bilatzen duzu informazioa ze edukiontzian bota behar duzun (horia,urdina,berdea edo bidrio) Gero irteeran kutxa batzuk daude eta haietan botatzen duzu zure erantzuna zure izena eta telefonoarekin. Gero zosketa bat egiten da eta 3 TABLET TOKATU AHAL DIRA!!!!!!

Beraz gomendatzen dizuet partizipatzeko eta ere birziklapenari buruz gehiago jakiteko.

viernes, 6 de noviembre de 2015

Bale urdina, azkenei lagundu
Balea urdina (Balaenoptera musculus) zetazeo espezie bat da, inoiz izan den animalia handiena. Heldua bada, 32,9 metro luze eta 190 tona izatera irits daiteke.
Luzea eta liraina, balea urdinaren gorputza gris-urdinkara da bizkar aldean eta zertxobait argiagoa sabel aldean. Gutxienez, badira hiru azpi-espezie: Ipar Atlantikoko eta Ipar Pazifikoko B. m. musculus, Hego Ozeanoko B. m. intermediaeta Indiako ozeanoko eta Hego Pazifikoko B. m. brevicauda. Ipar Hemisferioko baleak Hegoaldekoak baino handiagoak dira eta emeak ere arrak baino handiagoak dira.
Beste balea asko bezala, espezie honetakoek krill izeneko oskoldun txikiak jaten dituzte.

Bale hauek 50 km/h abiadurarekin igeri egin dezakete eta bere birika ahalmena 5.000 litrokoa da, bere bihotzak 600 kilo pisatzen du. Bitxikeria moduan, bere aortak 23 zentimetroko diametroa duela nabarmendu daiteke.
Izaki hau arrisku handian dago bere tamaina handiarengatik bale harrantzaleak arrapatu nahi dituzte haien aragia oso gareztia delako eta gainera kantita asko lortzen dute bakarrik bale batekin.
Espezie hau denbora oso labur batean desger daiteke, pentsatu ea benetan nahi badugu animali arrigarri hauek desagertzea.




  

lunes, 26 de octubre de 2015

Kaixo guztioi:
Gaur ekarri dizuet abezti bat zuek pentsatzeko egunero gure lurran egiten duguna

viernes, 16 de octubre de 2015

Hartz zuriak. Gure laguntza behar dute!!

Hartz polar edo zuria ugaztuna da, hartz familiakoa eta bizilekua Ozeano Artikoa duela.
Munduko harraparirik handiena da, arrak 300-600 kilogramoko pisua edukiz. Itsas txakurrak edo fokak haren jaki ohikoena dira.
Hala ere, espezie ahulen artean sailkatuta dago, gaur egun klima aldaketa arrisku larria izanda harentzat
Harrapakin ezberdinak ehizatzeko estrategia ezberdinak erabili ohi ditu, horrela, fokak eta belugak harrapatzeko izotzeko ur arnastegietan konturatu gabe eta ziztu bizian atzematen dituen bitartean, morsak lehorrean daudenean era aktibo batean bere atzetik joanda ehizatzen ditu (kumeak hobetsiz), batzuetan arrekin borroka latza izan ostean.














Hartz hauek arrisku handia daukate zeren eta ehizatzen dituzte, baina beraien arazo larriena da egutegi efektua, lurra asko berotu da azken boladan, eta hori Artikoan asko notatzen da. Izotza urtu egiten da eta gutxika gutxika izotz asko desagertzen ari da. Hartzak ez daukate nola ehizatu ezta non bizi eta bere kumeak zaintzeko.
Espezie hau benetan desgertu daiteke. Gure eskuan dago beraien bizitza!!!

INFORMAZIO GEHIAGO; https://eu.wikipedia.org/wiki/Hartz_zuri
                                              https://animaliak.wordpress.com/category/ugaztunak/hartz-zuria/

lunes, 5 de octubre de 2015

Zaborreko irla

Zaborreko irla:
Beste ozeanoetan gertatzen den bezala zurrunbilo ozeanikoen mugimendu zirkularrak uretan esekitako plastiko partikulak pilatu egiten dituzte mugimendurik ia ez duen erdialdean.
Frogaturik ez badago ere, badirudi zabor guztiaren %80ª lurretik datorrela  eta %20ª itsasoan bertan sortzen dela; Lurretik datorren zaborra kaietan sortzen da, ibaiek  isurtzen dute edo ekaitzaren ondoriozko txikitzeak izaten dira; itsasoan sortzen dena arrantzale edo mertkantzi itsasontzietatik edo plataformetatik iaurtitzen dena da.
Irla hau azken datuen arabera 700.000 eta 15 milioi km*2 arteko hedadura izan dezakeela uste da.


Ikusten duzuenez oso handia da eta guk sortutakoa, beraz nire ustez hau ikusita pentsatu beharko genuke zer egiten dugun gure zaborrarekin
Informazioa aurkitu ahal dezakezue Wikipedian
eta bere lokalizazioa orrialdeetan mapak jartzen duen orrian

lunes, 28 de septiembre de 2015


Kaixo guztioi gaur hitz egingo dizuet beste gai bati buruz, munduko espezietako bati buruz konkretatzeko; Sumatrako elefantea

SUMATRAKO ELEFANTEA
Elefante hau Sumatrako irlako elefante mota bat da. Bere egituraren ezaugarria da oso txiki dela konparatzen badugu Afrikako elefanteekin. Elefante hau arriskuan dago bere marfilarengatik, ehiztariak hiltzen dituzte gero marfila saltzeko, jendeak ere hiltzen dituzte bere basoak hondatzen hari direlako hiriak eraikitzeko.
Benetan beharrezkoa da elefanteak hiltzea bakarrik hiri bat egoteko?

Nik ez dut uste, jendeak ikusi beharko lituzkete elefante hauek; safarietan adibidez, horrela ere atera ahal dezakete dirua inolako animalirik hil gabe. Pentsatu, baina benetean

viernes, 18 de septiembre de 2015


Ni blog honetan hitz egingo dut lurran gertatzen diren gauzetaz eta nola afektatzen diren gure munduari