viernes, 16 de octubre de 2015

Hartz zuriak. Gure laguntza behar dute!!

Hartz polar edo zuria ugaztuna da, hartz familiakoa eta bizilekua Ozeano Artikoa duela.
Munduko harraparirik handiena da, arrak 300-600 kilogramoko pisua edukiz. Itsas txakurrak edo fokak haren jaki ohikoena dira.
Hala ere, espezie ahulen artean sailkatuta dago, gaur egun klima aldaketa arrisku larria izanda harentzat
Harrapakin ezberdinak ehizatzeko estrategia ezberdinak erabili ohi ditu, horrela, fokak eta belugak harrapatzeko izotzeko ur arnastegietan konturatu gabe eta ziztu bizian atzematen dituen bitartean, morsak lehorrean daudenean era aktibo batean bere atzetik joanda ehizatzen ditu (kumeak hobetsiz), batzuetan arrekin borroka latza izan ostean.














Hartz hauek arrisku handia daukate zeren eta ehizatzen dituzte, baina beraien arazo larriena da egutegi efektua, lurra asko berotu da azken boladan, eta hori Artikoan asko notatzen da. Izotza urtu egiten da eta gutxika gutxika izotz asko desagertzen ari da. Hartzak ez daukate nola ehizatu ezta non bizi eta bere kumeak zaintzeko.
Espezie hau benetan desgertu daiteke. Gure eskuan dago beraien bizitza!!!

INFORMAZIO GEHIAGO; https://eu.wikipedia.org/wiki/Hartz_zuri
                                              https://animaliak.wordpress.com/category/ugaztunak/hartz-zuria/

No hay comentarios:

Publicar un comentario