Elurreko Lehoinabarra

Lehoinabarra, leopardoa edo pantera "katu handien" artean txikiena (besteak tigrea, lehoia eta jaguarra dira). Behinola Asiako hegoaldean eta Afrikan bizi ziren, Koreatik Hegoafrikara baina euren habitat galera dela eta, eta batez ere ehiza dela eta orain batez ere Saharaz azpiko Afrikan bizi dira. Pakistan, India, Indotxina, Malasia eta Txinan oraindik talde batzuk badira.
Gorputz erlatiboki luzea eta hanka erlatiboki motzak dituzte, buruhezur luzearekin. Jaguarraren antza du, baina txikiagoa da. Larrua errosetekin josia dago, baina ez dute barnean beste puntu bat, jaguarrek duten bezala. Beltzak diren lehoinabarrek Pantera beltza izena hartzen dute.
Ehiza oportunista erabiltzen dute, habitat aldagarria dute eta 58 kilometro orduko abiadura har dezakete. Ehizatu dezakeen edozein animalia jaten dute.
12 edo 15 urte bizi dira gutxi-gora-behera. Bakarrik bizi da, ugaltzeko momentura arte, non beste sexuko lehoinabar bilatu behar dute. Katuki honek badaki igeri egiten. Arrainak ehizatzeko uretan sartu behar delako.
Lehoinabarraren ugalkortasuna 2-4 kume aldikoa izaten da. Ohitura bereizgarri bat dauka: Zuhaitzak despentsa moduan erabiltzen ditu, hau da, bere harrapakinak zuhaitzetan gordetzen dituzte, horrela janaria bi edo hiru asterako dute eta beste harraparietatik babesten dute.
Lehoinabarra historian zehar, oso erabilgarria izan da gizakiarentzat. Zirkuetan saio asko agin dira katukiekin eta haien artean lehoinabarrak egon dira. Orain dela urte asko, Neanderthalgo gizakiaren garaian, lehoinabarren maurrekoetakoen azala, gizakiaren arropak egiteko erabiltzen ziren.
Baina lehoinabarraren azala zoritxarrez, oraindik erabiltzen da arropak, botak, gerrikoak, etab. egiteko. Gauza hauek egitean animalia hau galtzeko zorian jartzen da.


No hay comentarios:
Publicar un comentario