viernes, 6 de noviembre de 2015

Bale urdina, azkenei lagundu
Balea urdina (Balaenoptera musculus) zetazeo espezie bat da, inoiz izan den animalia handiena. Heldua bada, 32,9 metro luze eta 190 tona izatera irits daiteke.
Luzea eta liraina, balea urdinaren gorputza gris-urdinkara da bizkar aldean eta zertxobait argiagoa sabel aldean. Gutxienez, badira hiru azpi-espezie: Ipar Atlantikoko eta Ipar Pazifikoko B. m. musculus, Hego Ozeanoko B. m. intermediaeta Indiako ozeanoko eta Hego Pazifikoko B. m. brevicauda. Ipar Hemisferioko baleak Hegoaldekoak baino handiagoak dira eta emeak ere arrak baino handiagoak dira.
Beste balea asko bezala, espezie honetakoek krill izeneko oskoldun txikiak jaten dituzte.

Bale hauek 50 km/h abiadurarekin igeri egin dezakete eta bere birika ahalmena 5.000 litrokoa da, bere bihotzak 600 kilo pisatzen du. Bitxikeria moduan, bere aortak 23 zentimetroko diametroa duela nabarmendu daiteke.
Izaki hau arrisku handian dago bere tamaina handiarengatik bale harrantzaleak arrapatu nahi dituzte haien aragia oso gareztia delako eta gainera kantita asko lortzen dute bakarrik bale batekin.
Espezie hau denbora oso labur batean desger daiteke, pentsatu ea benetan nahi badugu animali arrigarri hauek desagertzea.




  

No hay comentarios:

Publicar un comentario