Marra beltzez osatutako laranja kolore bizikoa da, sabel, hanka barnekaldea eta lepo barnekaldea zuria izanik (marra beltzekin). Mutazio genetiko ezberdinak direla eta, Bengalako tigre zuriak ezagutzen dira (marra beltzekin), baina mutazio genetiko arraroago bat ere badago, "urrezko tigrea" bezala ezagutzen dena, urre koloreduna (marra ia ikusezinekin) delako deitzen zaio horrela, eta mutazio zuri arraroa baino are arraroagoa da.
Tamainari dagokionez, aitzinean pentsatzen zen tigre azpiespezie hau bigarrena zela , baina gaur egungo espeziekin egindako ikerketek iradokitzen dute azpiespezie hau siberiarra baino handiagoa izan daitekela pisuaren aldetik bederen (siberiar tigrea baino baxuagoa delako). Arren kasuan 270-310 zentimetroko luzerara irits daitezke eta horri 85-100 zentimetro bitarteko buztana erantsi behar zaio. Emeen kasuan, luzera 240-265 cm-ra mugatzen da (buztana erantsi gabe). Sorbaldetarainoko altueraren kasuan 90-110 zentimetro (cm) bitartera hel daitezke. India iparraldeko espezimenak handienak dira eta arren batezbesteko pisua 235 kg da, hala ere, 300 kg inguru pisatzen duten tigreak ikusi eta ehizatu dira, 60. hamarkadan 388 kg-ko tigre bat ehizatu omen zen eta gaur egun bere gorpua Smitsonian Institutoan ikusgai dago. Emeen batezbesteko pisua berriz, 140 kg-koa da.Habitata eta ohiturak
Uraz inguraturiko baso tropikal hezeetan zein sabana erdi lehorretan bizi dira. Bengalako tigrea igerilari eta urpekari trebatua da (Jaguar-a bezala), urzale sutsua izateaz gain ere eta Amerikako katu handi lehengusuak egiten duen bezala, harrapakinak uretan bertan arazorik gabe ehizatzeko gai da, krokodilo arriskutsuak tartean. Gehienbat Asiako Tibet, India, China eta Bangladeshko baso berdeetan bizi da, baina sabana erdi-lehor irekietan ere topa daitekeGizakiari eginiko erasoak ere zenbatu eta igarri dira, hainbat kasutan hildakoak eraginez (soilik irtenbiderik gabeko tigre zaurituek edota tigre zahar eta ahulek eginiko erasoengatik).
Informazioa eta argazkiak internetetik aterata
No hay comentarios:
Publicar un comentario